Futbola
36 urte beteko ditu
Ruud van Nistelrooyk futbola utziko duela onartu du
Erredakzioa
Holandako aurrelariak "futbola uzteko unea heldu" dela adierazi du "fisikoki limitera heldu" baita. Profesional moduan atzo jokatu zuen azkenengo neurketa Sportingen aurka.
-
Ruud van Nistelrooy. Argazkia: EFE
Ruud van Nistelrooy Malagako aurrelariak futbol profesionala utziko duela adierazi du gaur Rosaledako prentsa aretoan.
"Atzo profesional gisa azkenengo partida jokatu nuen. Klubaren amets handia Txapeldunen Liga jokatzea izan da, baina futbola uzteko unea heldu da", adierazi du holandarrak. Ruud van Nistelrooyk Sportingen aurka jokatu zuen atzo azkeneko neurketa eta zuri-urdinek sailkapeneko laugarren postua lortu zuten. Jokalariak "fisikoki limitera" heldu dela azaldu du.
Uztailan 36 urte beteko ditu Holandako aurrelariak eta Sportingen aurkako neurketa bukatu ostean taldekideen omenaldia jaso zuen. Malagara iaz heldu zen van Nistelrooy Hamburgo taldetik. Holandarrak De Bosch, Heerenveen, PSV Eindhoven, Manchester United eta Real Madril taldeetan ere aritu da.