Futbola
Maiatzaren 25erako
Torres eta Mata deitu ditu Del Bosquek
Erredakzioa
Biek Txapeldunen Liga irabazi berri dute Chelsearekin. Hilaren 27an emango du Vicente del Bosquek behin-betiko jokalarien zerrenda.
-
Torres eta Mata. Argazkia: EFE
Fernando Torres eta Juan Mata deitu ditu Vicente del Bosque Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Eurokopari begira egindako behin-behineko zerrendarako. Biek Txapeldunen Liga irabazi berri dute Chelsea taldearekin.
Torres da nobedadea, Del Bosqueren azken zerrendetatik kanpo geratu baita. Mata, ordea, ohikoa da hautatzailearen eskematan. Biek maiatzaren 25ean egingo dute bat gainontzeko jokalariekin. 27an emango du Vicente del Bosquek behin-betiko jokalarien zerrenda.