Futbola
2022KO EUROKOPA
Frantziak Herbehereak garaitu ditu (1-0), eta finalaurrekoetan egongo da
AGENTZIAK | EITB Media
Frantziarrak gehiago izan dira, eta egungo txapelduna den Damaris Egurrolaren selekzioa luzapenean kanporatu dute.
-
Frantziar jokalariak garaipena ospatuz. Argazkia: EFE
Frantziak Herbehereak mendean hartu ditu (1-0), Eurokopako finalaurrekoetarako txartela lortuz. Frantziarrak nagusi izan dira partida osoan zehar, baina luzapenera arte ez dute egungo txapeldunak kanporatu dituen gola lortu.
Frantziar selekzioak kontrolpean izan du partida hasieratik. 33 jaurtiketa egin dituzte guztira eta aurkaria inolako gaitasun ofentsiborik gabe utzi dute. Eraginkortasun falta eta atezain herbeheretarraren partida aparta izan da sufrimendua luzatu duen gauza bakarra. Van Domselaar bere selekzioa penaltietara arte eramateko zorian egon da, baina Frantziaren setioak saria izan du luzapenean. Périssetek 102. minutuan VAR-aren laguntzarekin adierazitako penalti bat sartu eta norgehiagokako gol bakarra lortu du.
Garaipen honi esker, Corinne Diacrek zuzentzen duen taldea Eurokopako finalaurrekoetan egongo da lehen aldiz historian. Herbehereek, aldiz, agur esan diote Eurokopari eta ezin izango dute 2017ko titulua errepikatu.
Horrela gauzak, finalaurrekoak osatuta daude. Asteartekoan, Ingalaterra eta Suedia arituko dira nor baino nor gehiago. Asteazkenekoa, Frantzia eta Alemaniaren arteko lehia izango da.
Fitxa teknikoa:
1 - Frantzia: Peyraud-Magnin; Périsset (Torrent, 106. min), Mbock Bathy, Renard, Karchaoui; Geyoro (Geyoro, 87. min), Bilbaut, Toletti (Palis, 106. min); Diani (Sarr, 106. min), Malard (Bacha, 62. min) y Cascarino.
0 - Herbehereak: Van Domselaar; Wilms (Egurrola, 114. min), Van der Gragt, Janssen, Casparij; Groenen, Van de Donk (Brugts, 72. min), Spitse (Leuchter, 106. min); Beerensteyn (Roord, 46. min), Miedema, y Pelova.
Gola: 1-0, 101. min: Périsset, penaltiz.
Epailea: Ivana Martincic (Kroazia). Txartel horiak: Van der Gragt (72. min), Janssen (101. min) y Miedema (103. min) (Herbehereak).