Futbola
Igoera lortzeko playoffak
Berdinketak joaneko partidetan
Erredakzioa
Herculesek eta Alcorconek bana egin zuten Rico Perezen eta Kordoba-Valladolid partida hutsean bukatu zen.
-
Hercules-Alcorcon. Argazkia: EFE
Herculesek eta Alcorconek bana berdindu dute lehen mailara igotzeko finalerdietako joaneko partidan. Madrilgo taldeak abantail txikiarekin egingo dio aurre larunbatean jokatuko den itzuliko neurketari.
Fitxa teknikoa:
1 - Hercules: Juan Carlos; Arbilla, Samuel, Mora, Peña, Escassi, Tiago Gomes, Sardinero (Carlos Calvo, 61'), Michel, Gilvan (Sanchon, 75') eta Urko Vera (Aganzo, 46').
1 - Alcorcon: Manu Herrera; Nagore, Babin, Agus, Angel, Mora, Ruben Sanz, Sales (Saul, 80'), Montañes, Borja (Miguelez, 77') eta Quini (Riera, 60').
Golak:
0-1. 1': Angel.
1-1. 51': Sardinero.
Beste norgehiagokan, hutsean egin dute Kordobak eta Valladolidek. Zorrila futbol-zelaian erabakiko da asteburu honetan finala jokatuko duen taldearen izena.
Fitxa teknikoa:
Kordoba: Alberto Garcia; Fernandez, Gaspar, Navarro, Dubarbier (Vico, 77'); Garai, Lopez Silva, Borja, Caballero (Fuentes, 67'), Pepe Diaz eta Charles (Patiño, 82').
Valladolid: Jaime (Dani Hernandez, 83'); Balenziaga, Rueda, Valiente, Peña; Nafti, Víctor Perez, Nauzet Aleman, Oscar (Bueno, 93'), Sisi (Jofre, 79'); Javi Guerra.
Itzuliko partidak (ekainaren 10ean):
Alcorcon - Hercules
Valladolid - Kordoba
Irabazleek elkarren aurka jokatuko dute finalean. Kanporaketa bi partidatara jokatuko da, ekainaren 13an eta 17an.