Itxi

Futbola

Eurokopa

Portugalek Danimarka gainditzeko asko sufritu du

Erredakzioa

Paulo Bentoren taldeak 0-2koa lortu du aurreneko zatian, baina Bendtnerrek eskuratutako bi golekin 2-2 jarri da Danimarka. Varelak gol erabakigarria lortu du, 87. minutuan.

01:33
Portugalek Danimarka 2-3 gainditu du
- Fitxa teknikoa:

2 - Danimarka: Andersen; Jacobsen, Kjær, Agger, Simon Poulsen; Zimling (Jacob Poulsen, 16. minutuan), Kvist; Rommedahl (Mikkelsen, 60. minutuan), Eriksen, Krohn-Dehli (Schone, 90. minutuan); eta Bendtner.

3 - Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Pepe, Bruno Alves eta Fabio Coentrao; Miguel Veloso, Raul Meireles (Silvestre Varela, 84) eta Joao Moutinho; Nani (Rolando, 89. minutuan), Helder Postiga (Nelson Oliveira, 63. minutuan) eta Cristiano Ronaldo.

Golak: 0-1: Pepe, 24. minutuan ; 0-2: Postiga, 36. minutuan; 1-2: Bendtner, 41. minutuan; 2-2: Bendtner, 80. minutuan. 3-2: Varela, 87. minutuan.

Portugaleko selekzioa nagusi izan da aurreneko zatian, eta Nanik eta Cristiano Ronaldok ederki gidatu dute taldea erasoan. 0-1ekoa Pepek lortu du, 24. minutuan. Real Madril taldeko zentralak lehenengo zutoinean ederki errematatu du markagailuan 0-1ekoa jartzeko. Paulo Bentoren mutilek erasoan jarraitu dute, eta 0-2koa Helder Postiga aurrelariak eskuratu du. Nanik Postigari pase ederra eman dio, eta Zaragoza taldeko aurrelariaren jaurtiketa sareetara joan da.

Danimarkak erantzuna eman nahi izan du 0-2koaren ostean, eta Bendtnerrek gola lortu du (40. minutuan). Morten Olsenen mutilek atsedenaldia heldu aurretik partidan berriro sartzeko gol garrantzitsua lortu dute.

Bigarren zatian Cristiano Ronaldok bi abagune oso argi izan ditu, baina Madeirako jokalariak ezin izan du Danimarkako atezaina gainditu. Olsenen taldeak partidako minutu onenak jokatu ditu bigarren zatian, eta 80. minutuan Bendtner aurrelariak bigarren gola eskuratu du. 2-2koarekin Portugaleko selekzioak aurrerapausoa eman du berdegunean, eta Varelak norgehiagoka erabakita utzi du (87. minutuan).

B multzoan, Portugalek eta Danimarkak 3 puntu dituzte. Paulo Bentoren mutilek Holandaren aurka jokatuko dute neurketa erabakigarria, eta daniarrek Alemania izango dute aurkari azkenengo jardunaldian.