Futbola
Hackerrak
Europako futbol talde batzuen webguneak hackeatu dituzte
Erredakzioa
Hackerrak webgune horietako erabiltzaileen informazio pribatua zabaldu du, “krisi garaietan taldeek irabazi altuak dituztela salatzeko”.
-
Anonymous ekintzaile hackerrak.
G Data Alemaniako segurtasun enpresaren arabera, Europako futbol talde batzuen webguneak hackeatu dituzte. G Data enpresako ikertzaileek webguneetako erabiltzaileen informazio pribatua Interneteko “foro klandestinoetan zabalduta” aurkitu dute.
Hackerrak, hasiera batean, dibertsioagatik egin zuela zabaldu zuen, baina, geroago, “futbol klubek irabazten duten dirutza” salatu nahi zuela esan zuen.
G Datak ez ditu talde hauen izenak iragarri, baina Espainia, Alemania, Grezia, Italia, Zipre eta Herbehereetako talde banaren eta, gutxienez, federazio baten webgunea hackeatu dituztela esan du. Webgune horiek jarraitzaileen informazio asko daukate. Segurtasun enpresak “izenak, deiturak, helbideak, helbide elektronikoak, telefono zenbakiak eta banku datuak” aurkitu dituela baieztatu du.