Futbola
Alkorkon kanporatuta
Valladolidek igoera lortu du eta BBVA Ligako taldea da
Erredakzioa
Playoffetako azken kanporaketako joaneko partidan 0-1 irabazi zion Pucelako taldeak Alkorkoni. Itzulerakoan, bana (1-1) berdindu dute.
-
Valladolideko jokalariak, igoera ospatzen. Argazkia. EFE
Real Valladolid BBVA Ligako taldea da. Pucelakoek Alkorkonen aurka jokatu zuten Lehen Mailara igotzeko playoffetako azken kanporaketa, eta igoera eskuratu zuten.
Igoera playoffetako azken kanporaketako joaneko partidan 0-1 irabazi zuen Valladolidek. Jose Zorrilla zelaian jokatu zen itzulerako partidan, bana (1-1) berdindu zuten, eta ondorioz, BBBVA Ligara igotzea lortu zuten Gaztela eta Leongoek.
Fitxa teknikoa:
1 - Valladolid: Dani Hernandez; Balenziaga, Rueda, Valiente, Peña; Nauzet, Nafti (59. min Rubio, 83. min Baraja), Víctor Perez, Sisi (Jofre, min. 88); Oscar, Javi Guerra.
1 - Alkorkon: Manu Herrera; Nagore, Rueda, Agus, Angel Sanchez (Miguelez, 79. min); Abraham, Sales (Saul, 67. min), Sergio Mora (Quini, min. 73), Ruben Sanz, Montañes; Oriol.
Golak: 0-1: 47+ min, Sales. 1-1: 52. min, Guerra.
Epailea: Hernandez Hernandez (Las Palmas).