Itxi

Futbola

Eurokopa 2012

Italia osoa Espainia-Kroazia partidari begira

Erredakzioa

Italiak Irlandari irabazi eta Espainia-Kroazian 2-2ko emaitza ez ematea itxaron behar du. Del Bosquearen taldeak berdinketarekin nahikoa du final-laurdentako txartela lortzeko.

  • Cesc Italiaren kontrako neurketan. Argazkia: EFE

    Cesc Italiaren kontrako neurketan. Argazkia: EFE

Iluntzeko 20:45an hasiko dira C multzoaren hirugarren jardunaldiko azken bi neurketak, Espainia-Kroazia eta Italia-Irlanda. 

Vicente Del Bosqueren selekzioak Irlandari aise irabazi eta gero (4-0) esku-eskura du final-laurdenetarako txartela; berdinketarekin nahikoa du. Halere, Espainiak galtzen badu eta Italiak irabazi, 'gorria' lehiaketatik at geratuko lirateke.

Italiarrak urduri daude oso. Azken egunotan hainbat zurrumurru aireratu dira, batez ere, Italia aldean; nahiz eta Irlandari irabazi, egon badago emaitza bat beste partidan  Eurokopatik kanpo utzi dezakela 'azzurra', bi eta bikoa. Beraz, begi bat Espainia-Kroazia neurketan izango dute emozio handiko gauan.

Ustezko hamaikakoak:

Kroazcia: Pletikosa; Srna, Corluka, Schildenfeld, Strinic; Vukojevic, Rakitic; Pranjic, Modric, Mandzukic; Jelavic.

Espainia: Casillas; Arbeloa, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso edo Cesc, Xavi; Iniesta, Silva eta Fernando  Torres.