Futbola
Adelante Ligara Igoera
Epailearen jarrera susmagarria Lugo-Cadiz partidan
Erredakzioa
Talde galiziarrak 3-1 irabazi zuen. Lehen bi golak jokoz kanpoko posizioan izan ziren eta hirugarrena aurretik egindako falta baten ondorioz etorri zen.
-
Lugo - Cadiz. Argazkia: La Voz de Galicia.
Igande honetan Adelante Ligara igotzeko playoffetako azken kanporaketetako joaneko partidak jokatu dira. Ponferradinak 1-0 irabazi dio Teneriferi eta Lugok 3-1 irabazi du Cadizen aurka.
Lugoren eta Cadizen arteko neurketa berezia izan zen Hernandez Cifuentes epailearen jarrera oso susmagarria izan baitzen, aspaldi futbolean ikusi ez direnetakoa. Lugoren lehen bi golak jokoz kanpoko posizioan izan ziren, baina epaileak ontzat eman zituen. Lehen zatiaren amaieran Cadizi penalti argia egin zioten, baina Hernandez Cifuentesek ez zuen Belforttik Ikechiri emandako ostiko argia ikusi nahi izan. Lugoren hirugarren gola ere iritsi zen, baina polemikarekin. Querok egin zuen 3-0ekoa, baina errematea egin aurretik falta argia egin zion Gongora defentsari ostikoa emanda eta baloia aldentzen ez utzita. Gol hau ontzat eman zuenean zurrumurrua eta algarak izan ziren nagusi Anxo Carro zelaiko harmailetan. Hau ikusita, Cadizeko entrenatzaileek protesta egin zuten eta epaileak lehen eta bigarren entrenatzaileak egotzi egin zituen.
Partidako 81. Minutuan Oscar Perezek 3-1ekoa sartu zuen Cadizentzat, eta oraindik aukeraren bat ematen dio gol horrek talde andaluziarrari.