Futbola
Errege Kopa
Bartzelona - Reala, Valentzia - Athletic Club eta Osasuna - Sevilla, Kopako final-laurdenetako kanporaketak
EITB Media
Gorritxoek Sevilla hartuko dute Sadarren, zuri-gorriek Valentzia izango dute aurkari Mestallan, eta txuri-urdinek Barçaren kontra neurtuko dituzte indarrak Camp Noun.
-
Errege Kopako zozketa. Argazkia: RFEF
Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak zehaztuta geratu dira ostiral honetan (urtarrilak 20) Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko egoitzan egin den zozketan.
Osasunak Sevilla hartuko du Sadarren, Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du Mestallan eta Reala Bartzelonaen aurka neurtuko da Camp Noun. Real Madril - Atletico Madril da final-laurdenetako beste kanporaketa.
Partidak urtarrilaren 25 eta 26an jokatuko dira.
Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak:
Bartzelona - Reala (asteazkena, 21:00etan)
Osasuna - Sevilla (asteazkena, 22:00etan)
Valentzia - Athletic Club (osteguna, 20:00etan)
Real Madril - Atletico Madril (osteguna, 21:00etan)