Itxi

Futbola

Gaur 20:45ean

Txekiar Errepublika-Portugal, aurreneko hitzordua final-laurdenekin

Erredakzioa

C. Ronaldoren lidergopean, Portugalek ez du ezustekoa ematea helburu duen Txekiar Errepublikaren aurka kale egin. Tomas Rosicky kapitainaren parte-hartzea kolokan dago oraindik ere.

  • Portugalgo selekzioaren entrenamendua. Argazkia: EFE

    Portugalgo selekzioaren entrenamendua. Argazkia: EFE

Txekiar Errepublikak eta Portugalek jokatuko dute gaur final-laurdenetako lehen partida 2012ko Eurokopan (20:45etik aurrera). Cristiano Ronaldoren lidergopean, Porugalek ez du kale egin nahi ezustekoa ematea helburu duen Txekiar Errepublikaren aurka.

Paulo Bentoren taldeak finalerdietarako txartela lortu nahi du nola edo hala eta txekiarretan Tomas Rosicky kapitainaren egoera fisikoa da kezka nagusia.

Ustezko hamaikakoak:

Rep.Checa: Cech; Gebre Selassie, Sivok, Kadlec, Limbersky; Hübschman; Plasil, Kolar, Jiracek, Pilar; Baros.

Portugal: Rui Patrício; Joao Pereira, Pepe, Bruno Alves, Fábio Coentrão; Miguel Veloso, Rául Meireles, Moutinho; Nani, Hélder Postiga, Cristiano Ronaldo.

Futbol-zelaia: Varsoviako Estadio Nazionala.
Ordua: 20.45