Itxi

Futbola

Estreinakoz

Corinthiansek Libertadores Kopako finala jokatuko du

Redacción

Neymarren Santos taldea kanporatu du finalerdietako itzuliko partidan bana berdinduta. Aurkaria Boca Juniors edo Universidad de Chile izango da.

  • Neymar eta Fabio. Argazkia: EFE

    Neymar eta Fabio. Argazkia: EFE

Corinthiansek Libertadores Kopako finalerako txartela lortu du Neymarren Santos taldearen aurka bana berdinduta. Finalerdietako joaneko neurketan, Neymarrek estreinatu du markagailua 35. minutuan, baina Danilok berdinketaren gola sartu du 47.ean.

Corinthiansek Boca Juniors eta Universidad de Chile taldeak jokatzen ari diren kanporaketako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak finalean.

Fitxa teknikoa:

1. Corinthians: Cassio; Alessandro, Chicao, Leandro Castán, Fabio Santos; Ralf, Paulinho, Danilo, Alex; Willian (46', Liedson) eta Jorge Henrique.

1. Santos: Rafael; Henrique, Edú Dracena, Durval, Juan (74', Leo); Arouca, Adriano (73', Elano), Paulo Henrique Ganso; Neymar, Borges (78', Dimba) eta Alan Kardec.

Golak:
0-1, 35': Neymar.
1-1, 47': Danilo.