Futbola
Ekainaren 27an/uztailaren 4an
Boca Juniors-Corinthians, Libertadores Kopako finala
Erredakzioa
Joanekoan 2-0 nagusitu zen Bocas, eta oraingoan ezin izan dio Universidad de Chile taldeak markagailuari buelta eman (0-0).
-
El Boca Juniors, txartela ospatzen. Argazkia: EFE
Boca Juniorsek lortu du Libertadores Kopako finalerako txartela, finalerdietako itzuliko partidan, Universidad de Chileren aurka, hutsean berdinduta.
Joanekoan 2-0 nagusitu zen Bocas, eta oraingoan ezin izan dio Jorge Sampaoliren taldeak markagailuari buelta eman. Finalaren joaneko partida ekainaren 27an jokatuko dute Bomboneran eta itzulikoa uztailaren 4an Pacaembu futbol-zelaian.
Fitxa teknikoa:
0. Universidad de Chile: Johnny Herrera; Matias Rodriguez, Jose Rojas, Osvaldo Gonzalez (60', Paulo Magalhaes), Guillermo Marino Marcelo Diaz, Charles Aranguiz, Eugenio Mena, Junior Fernandes (73', Raul Ruidiaz); Angelo Henriquez eta Francisco Castro.
0. Boca Juniors: Agustin Orion; Facunco Roncaglia, Rolando Schiavi, Matias Caruzzo, Clemente Rodriguez; Pablo Ledesma (90', Diego Riveros), Leandro Somoza, Walter Erviti; Juan Roman Riquelme; Santiago Silva (83', Lucas Diatri) eta Pablo Mouche (75', Dario Cvitanich).