Itxi

Futbola

Anoetan

Euskal Selekzioak Eslovakia 1-0 gainditu du

Erredakzioa

Ia 7.000 zaleek nesken garaipenarekin gozatua hartu dute Anoetan. Arrate Oruetak 1-0ekoa lortu du lehenengo zatiko 8. minutuan.

05:56
Anoeta Euskal Selekzioarekin hunkitu da

Euskal Selekzioak garaipen ederra lortu du Anoetan, Eslovakiaren aurka. Iñigo Juaristiren eta Garbiñe Etxeberriaren neskek 1-0 gainditu dute Eslovakiako selekzioa. Neurketako gola Arrate Orueta bizkaitarrak eskuratu du lehenengo zatiko 8. minutuan.

Emakumeek aurrenekoz jokatu dute norgehiagoka bat Euskal Selekzioarekin, eta giroa bikaina izan da Anoetan. Donostian izan diren ia 7.000 zaleek gozatu ederra hartu dute selekzioaren garaipenarekin.

Partida ederki hasi dute euskaldunek, neurketako 8. minutuan 1-0eko lortu baitu Arrate Oruetak. Juristiren eta Etxeberriaren neskek baloiaren kontrola izan dute, baina ezin izan dute bigarren gola eskuratu.

Aintzanek gola eskuratzeko abagune aparta izan du 41. minutuan, baina Eslovakiako atezainak jaurtiketa ederki gelditu du. Bigarren zatian Ainara Herrerok eta Nekanek izan dituzte euskaldunen aukerarik onenak, baina partida 1-0 bukatu da.

Euskal Selekzioak garaipen ederra lortu du Anoetan, Eslovakiaren aurka. Iñigo Juaristiren eta Garbiñe Etxeberriaren neskek 1-0 gainditu dute Eslovakiako selekzioa. Neurketako gola Arrate Orueta bizkaitarrak eskuratu du lehenengo zatiko 8. minutuan.Emakumeek aurrenekoz jokatu dute norgehiagoka bat Euskal Selekzioarekin, eta giroa bikaina izan da Anoetan. Donostian izan diren ia 7.000 zaleek gozatu ederra hartu dute selekzioaren garaipenarekin. Partida ederki hasi dute euskaldunek, neurketako 8. minutuan 1-0eko lortu baitu Arrate Oruetak. Juristiren eta Etxeberriaren neskek baloiaren kontrola izan dute, baina ezin izan dute bigarren gola eskuratu.Aintzanek gola eskuratzeko abagune aparta izan du 41. minutuan, baina Eslovakiako atezainak jaurtiketa ederki gelditu du. Bigarren zatian Ainara Herrerok eta Nekanek izan dituzte euskaldunen aukerarik onenak, baina partida 1-0 bukatu da.