Itxi

Futbola

Eurokopako finalerdiak

Del Bosque: 'Gure bizitzako partidarik garrantzitsuena da'

Erredakzioa

"Cristiano Ronaldo indargabetzen saiatuko gara", adierazi du hautatzaileak. Llorentek "ez du arazo fisikorik", bere arazo bakarra "lehia handia" dagoela da, Del Bosqueren hitzetan.

00:21
Del Bosque: 'Gure bizitzako partidarik garrantzitsuena da'
Portugalen aurrean euren kirol ibilbideko neurketarik "garrantzitsuena" jokatuko dutela argi du Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak. Polonia eta Ukrainako Eurokoparen finala helburu dute eta Portugal "maila handiko" taldea dela erantsi du Del Bosquek. Bi taldeek "erantzukizun handia" dutela goraipatu du entrenatzaile espainiarrak.

"Gure bizitzako norgehiagokarik garrantzitsuenaren aurrean gaude. Finalerdi bat da eta talde handi baten aurrean irabazi nahi dugu", adierazi du Del Bosquek prentsaurrekoan. Beharrezkoa den hamaikakoa plazaratuko duela iragarri du entrenatzaileak, baina izenik eman gabe.

"Cristiano Ronaldo indargabetzen saiatuko gara eta adibiderik onena iragan Munduko Txapelketan dugu. Orduan laguntza etengabeen bidez indargabetu genuen eta ez zen Ronaldo betikoa izan", azaldu du.

Bestalde, "aulki paregabea" duela esan du Del Bosquek. "Aulkiko gizon bat erabili dugunean beti erantzun digu, baina hori ez da entrenatzailearen meritua, jokalariena baizik", adierazi du. Zentzu horretan, Fernando Llorentek "ez du arazo fisikorik", bere arazo bakarra "lehia handia" dagoela da, Del Bosqueren hitzetan.