Itxi

Futbola

Igandean, 20:45ean

Espainiak hirugarren txapelketa nahi du, eta Italiak ezustekoa eman

Erredakzioa

Espainia, faborito nagusia, eta Italia, Eurokopako ezustekoa, aurrez aurre izango dira Kieveko finalean. Bi taldeen arteko bigarren neurketa izango da lehen jardunaldiko berdinketaren (1-1) ostean.

  • Cesare Prandelli eta Vicente del Bosque, Eurokoparen aurrean. EFE

    Cesare Prandelli eta Vicente del Bosque, Eurokoparen aurrean. EFE

Polonia eta Ukrainako Eurokopan orain arte inork lortu ez duena nahi du Espainiak. Horretarako Italia finalean gainditu behar dute Del Bosqueren mutilek, Eurokopa, Munduko Txapelketa eta Eurokopa jarraian irabazteko. Bestalde, Italiak Espainia tronutik kendu nahi du futbolean aro berri bat hasteko.

Espainia, faborito nagusia, eta Italia, Eurokopako ezustekoa, aurrez aurre izango dira Kieveko finalean. Bi taldeen arteko bigarren neurketa izango da C multzoaren lehen jardunaldiko berdinketaren (1-1) ostean.

Vicente del Bosque Espainiako hautatzailearen hitzetan, Espainiak eta Italiak finalean izatea merezi dute. Bestalde, Espainiaren jokoa "aspergarria ez" dela defendatu du. "Gure estiloa da", erantsi du.

Italia "historikoki talde prestatua" dela adierazi du Del Bosquek. Pirlo, De Rossi, Cassano, Balotelli, Barzagli eta Bonucciren inguruan talde indartsua eraiki dutela azpimarratu du, "selekzio bat baino gehiago den taldea".

Iker Casillas Espainiako kapitainaren ahotan, Italia egiten ari den "txapelketa serioak" ez du ezustean harrapatu, ezta Alemaniaren aurrean lortutako garaipenak ere.

Ustezko hamaikakoak:

Espainia: Casillas; Arbeloa, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso, Xavi; Iniesta, Silva eta Cesc.

Italia: Buffon; Abate edo Balzaretti, Bonucci, Barzagli, Chiellini; Marchisio, Pirlo, De Rossi, Montolivo; Cassano eta Balotelli.

Epailea: Pedro Proenca (POR).
Futbol-zelaia: Kieveko estadio olinpikoa.
Ordua: 20:45.