Itxi

Futbola

Burtsa

Manchester Unitedek Sagar Handiko merkatuan parte hartu nahi du

Erredakzioa

"100 milioi dolarreko A motako akzioak eskaini ahal izango" dituela azaldu du Ingalaterrako taldeak AEBetako agintariei aurkeztutako agirian.

  • Rafael da Silva Manchester Unitedeko jokalaria. EFE

    Rafael da Silva Manchester Unitedeko jokalaria. EFE

New Yorkeko Burtsan kotizatzeko egitasmo bat aurkeztu du Manchester United Ingalaterrako futbol taldeak AEBetako Balore Merkatuaren Batzordearen aurrean.

"100 milioi dolarreko A motako akzioak eskaini ahal izango" dituela azaldu du Ingalaterrako taldeak AEBetako agintariei aurkeztutako agirian. Hala ere, proiektua aurretiazko fase batean dago eta kalkulu bat baino ez da.

Kantar Media konpainiak egindako inkesta baten arabera, munduko 38 herrialdetan 559 milioi jarraitzaile dituela azaltzen du Manchester Unitedek agirietan.