Itxi

Futbola

Santander Liga

Ligak aldatu egin du Osasuna-Athletic derbiaren ordutegia, eta maiatzaren 25eko 21:30ean jokatuko da

A. B. E. | EITB Media

Santander Ligak aldatu egin ditu 36. jardunaldiko partida batzuen ordutegiak. Ondorioz, gorritxoen eta zuri-gorrien arteko euskal derbia aurreikusitako data berean jokatuko da, maiatzaren 25ean, baina 21:30ean, 19:30erako aurreikusita zegoen arren.

  • Abde eta Dani Garcia

    Abde eta Dani Garcia, Kopako finalerdietako joaneko Osasuna-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Santander Ligak aldatu egin ditu 36. jardunaldiko partida batzuen ordutegiak, ostiral honetan, maiatzaren 19an, jakinarazi duenez. Hauexek dira ordutegi aldaketak izan dituzten neurketak: Osasuna-Athletic Club, Real Madril-Rayo Vallecano eta Elx-Sevilla.

Osasunaren eta Athleticen arteko euskal derbiaren eguna ez dute aldatu, maiatzaren 25ean jokatuko da. Baina Sadarko partida 21:30ean hasiko da, 19:30erako aurreikusita zegoen arren.

Bestalde, hilaren 24an, asteazkenean, jokatuko dira Sevilla-Elx eta Real Madril-Rayo Vallecano norgehiagokak, 19:30ean.

Gainera, Santander Ligak aldatu egin du 37. jardunaldiko Sevillaren eta Real Madrilen arteko neurketako data eta ordutegia; hala, norgehiagoka maiatzaren 27an jokatuko da, 19:00etan. Ondorioz, azken-aurreko jardunaldiak ez du ordutegi bateratua izango. Beste partida guztiak aurreikusitako egunean eta ordutegian jokatuko dira: maiatzaren 28an, igandean, 19:00etan.