Futbola
Espainiako selekzioa
Simon, Kepa, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, Nazioen Ligarako deialdian
EITB Media
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Nazioen Ligako Lau Finalerako deitu ditu sei euskal jokalari. Gainera, Realeko Robin Le Normand ere sartu du deialdian.
-
Luis de la Fuente, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko hautatzailea. Argazkia: EFE
Luis de la Fuente Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko hautatzaileak Nazioen Ligako Lauko Finalerako deialdia eskaini du ostiral honetan, ekainaren 2an. Txapelketako azken fasea ekainaren 14a eta 18a artean jokatuko da, Herbehereetan.
Hautatzaileak sei euskal jokalari deitu ditu, eta hauexek dira: Unai Simon, Kepa Arrizabalaga, David Garcia, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Nico Williams. Gainera, espainiar herritartasuna duen Robin Le Normand ere sartu du deialdian.
Espainiak Italiaren aurka jokatuko du finalerdia ekainaren 15ean, Enscheden (Herbehereak). Bestalde, ekainaren 14an, Herbehereak eta Kroazia ariko dira nor baino nor gehiago beste finalerdian.
Espainiako selekzioaren deialdia:
Atezainak: Unai Simon (Athletic Club), Kepa Arrizabalaga (Chelsea) eta David Raya (Brentford).
Defentsak: Jesus Navas (Sevilla), Robin Le Normand (Reala), Jordi Alba (Bartzelona), Juan Bernat (PSG), Aymeric Laporte (Manchester City), Dani Carvajal (Real Madril) eta David Garcia (Osasuna).
Erdilariak: Rodri Hernandez (Manchester City), Martín Zubimendi eta Mikel Merino (Reala), Gavi (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG) eta Sergio Canales (Betis).
Aurrelariak: Alvaro Morata (Atletico Madril), Dani Olmo (Leipzig), Rodrigo Moreno (Leeds), Marco Asensio (Real Madril), Nico Williams (Athletic Club), Joselu (RCD Espanyol) eta Yeremi Pino (Vila-real).