Futbola
Tallinen (Estonia)
19 urtez azpiko Espainiako selekzioa, Europako txapelduna
Erredakzioa
Jese Rodriguezek, 80. minutuan, sartutako golak garaipena eman dio Espainiari Greziaren aurka jokatutako finalean. Athleticeko Kepa Arrizabalaga eta Jonas Ramalho gazteek hasieratik jokatu dute.
-
Espainiako selekzioa, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
19 urtez azpiko Espainiako selekzioak irabazi du Europako txapelketa, finalean Grezia mendean hartuta (1-0). Jese Rodriguez izan da finaleko protagonista nagusia.
Espainiarren nagusitasuna argia izan da hasieratik, baina markagailua ez dute 80. minutura arte estreinatu. Une horretan Barçako Gerard Deulofeuren pasea baliatu du Jesek (Real Madril) garaipenaren gola egiteko.
Athleticeko Kepa Arrizabalaga eta Jonas Ramalho gazteek hasieratik jokatu dute eta biek partida ona egin dute.
Fitxa teknikoa:
Espainia: Kepa Arrizabalaga; Joni, Grimaldo, Jonas Ramalho, Derik Osede; Jose Campaña, Oliver, Suso (Denis Suarez , 70'); Gerard Deulofeu (Juamni, 88'), Jese Rodriguez (Juan Bernat, 91') eta Paco Alcacer.
Grezia: Dioudis; Marinakis,Kourbelis,Bougaidis,Stafylidis; Ballas, Fourlanos (Bakasetas, 84'); Gianniotas, Katidis (Bouchalakis, 90'), Mavrias, Diamantakos (Lykogiannis, 67')
Golak:
1-0, 80': Jese Rodriguez.