Futbola
LAN GATAZKA
Athleticeko eta Eibarreko jokalariek greba egin dute; F Ligako 1. jardunaldiko euren partidak, bertan behera
Agentziak | EITB MEDIA
Athleticek Granadaren aurka larunbatean Lezaman jokatu behar zuen F Ligako lehen jardunaldiko partida bertan behera geratu da, jokalariek deitutako grebaren ondorioz, eta gauza bera gertatu da, arratsaldean, Eibarrek Ipuruan Madril CFF taldearen kontra jokatu behar zuen neurketa.
-
F Ligako Athletic
Athleticeko eta Eibarreko jokalariek bat egin dute F Ligako futbolarien grebarekin, eta ez dira aurkeztu larunbat honetan hurrenez hurren Lezaman Granadaren aurka eta Ipuruan Madril CFF taldearen kontra jokatu behar zituzten F Ligako lehen jardunaldiko partidetara.
Athleticen neurketa eguerdian jokatzekoa zen, 12:00etan. Klubak ostiralean jakinarazi zuen "partida egiteko beharrezko azpiegitura" mantentzen zuela eta "bere eginbeharra zorrotz betez" Lezaman klubeko langile guztiak, futbolariak barne, deitu zituela partida honetarako.
Hala ere, erakunde zuri-gorriak adierazi zuen "greba-deialdi horren berri" zuela eta "jokalariekin etengabe harremanetan" zegoela, "haien greba-eskubidea errespetatuz".
Bere aldetik, FUTPRO, AFE, Futbolistas ON, CCOO eta UGT sindikatuek ostegunean baieztatu zutenez, F Ligako jokalariek greba egingo dute txapelketako lehen bi jardunaldietan.
Ohar batean, sindikatuek "F Ligaren azken proposamen ekonomikoa onartezintzat" jo zuten, eta gaineratu zuten bost sindikatuek "proposamen irmoa" egiten jarraitzen zutela "Espainiako futbolariek beren talentuaren adinako soldatak izan ditzaten".
Eibarrek, bestalde, 19:00etarako zuen aurreikusita Madril CFFren aurka jokatzea, baina jokalariek bat egin dute grebarekin, eta partida, hortaz, bertan behera geratu da.
El partido de la Liga F entre SD Eibar y Madrid CFF no se disputará por la huelga de futbolistas, a expensas de que las colegialas oficialicen la suspensión.
— SD Eibar (@SDEibar) September 9, 2023
Eibarrek eta Madrid CFFk Ipuruan jokatu behar zuten neurketa bertan behera geratu da jokalarien greba dela-eta. pic.twitter.com/UrB62cetgr