Futbola
Erretiroa
Politikan aritzeko futbola utzi du Shevchenkok
Erredakzioa
"Nire herrian politikan aritzeko futbola utziko dut", idatzi du Ukrainako izarrak Dinamo Kieven webgunean.
-
Andrei Shevchenko. EFE
"Nire herrian politikan aritzeko futbola utziko dut", idatzi du Ukrainako izarrak webgunean.
35 urteko aurrelariak Dinamo Kiev taldean hasi zuen ibilbidea, baina ospea Milanen lortu zuen. Italiako taldearekin 175 gol sartu zituen 296 neurketetan. Horrela, Roman Abramovichek 30,8 milioi euro ordaindu zituen 2006an, Chelseara eramateko. Hala ere, Ingalaterrako taldean ez zuen arrakastarik izan eta 2009an Dinamo Kievera itzuli zen.