Itxi

Futbola

Sariak

Casillas eta Xavi, Asturiaseko Printzea Sarirako hautagaitza bateratua

Erredakzioa

Real Madrileko atezaina eta Bartzelonako jokalariak 2012ko Kiroletako Asturiaseko Printzea Sarirako hautagaitza bateratua osatzen dute.

  • Xavi eta Casillas. Argazkia: EFE

    Xavi eta Casillas. Argazkia: EFE

Iker Casillas eta Xavi Hernandez jokalariak 2012ko Kiroletako Asturiasek Printzea Sarirako hautagaitza bateratua oatzen dute, Joseph Blatter FIFAko presidenteak proposatuta.

Oraindik proposamen gehiago hartzeko abagunea dago, eta adibidez Michael Phelps eta Usain Bolt Londreseko Olinpiar Jokoetako heroiak ez daude zerrendetan.

Saria irabazteko proposamenen artean Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Komiteko presidentea, Real Madril taldeko Fundazioa, Bartzelona futbol taldea, New Yorkeko maratoia, Ryder Cup proba eta Errugbiko Sei Nazioetako txapelketa daude.