Futbola
Superkopa
Real Madril, txapeldun
Erredakzioa
Jose Mourinhoren taldeak bi eta bat gainditu zuen Tito Vilanovaren Bartzelona.
-
Real Madrid, Superkopako txapelduna. Argazkia: EFE
Bart erabaki zen denboraldiko lehen titulua. Superkopako joaneko partidan Bartzelonak 3-2 gainditu zuen Real Madril, beraz, talde zuriak markagailua irauli behar zuen titulua erdiesteko.
Eta horrela egin zuten. Lehen zatian jaun eta jabe izan ziren eta aise ganditu zuten Bartzelona Higuainen eta Ronaldoren golei esker. Gainera, jokalari bat gehiagorekin jokatu zuen Mourinhoren taldeak Adriano kaporatu eta gero.
Messik katalanen gola faltaz egin zuen lehen zatia amaitzear zegoela. Bigarrenean, Bartzelonak baloia izan zuen baina gol abaguneak aprobetxatu ez.
Fitxa teknikoa:
2 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso; Di Maria (Callejon, 79'), Ozil (Modric, 83'), Cristiano Ronaldo; eta Higuain (Benzema, 81').
1 - Bartzelona: Victor Valdes; Dani Alves, Pique, Mascherano, Adriano; Busquets (Song, 75'), Xavi; Iniesta, Pedro (Tello, 81'), Alexis (Montoya, 32'); eta Messi.
Golak: 1-0, 11': Higuain. 2-0, 19': Cristiano Ronaldo. 2-1, 44': Messi.