Futbola
Brasil 2014
Georgiaren aurka jokatuko du Espainiak sailkatze faseko lehen partida
Erredakzioa
Vicente del Bosqueren gizonek aurreneko hiru puntuak eskuratzea izango dute helburu astearte honetan, 19:30etik aurrera.
-
Iker Casillas, Espainiako atezaina. Argazkia: EFE
Georgiaren aurka ekingo dio Espainiako futbol selekzioak Brasilgo Munduko Txapelketako sailkatze faseari (astearte honetan, 19:30ean).
Munduko eta Europako txapeldunak aurreneko hiru puntuak eskuratzea izango du helburu. Georgia, bestalde, Bielorrusia gainditu zuen lehen jardunaldian eta, Frantziarekin batera, I multzoko lidergoan dago.
Ustezko hamaikakoak:
Georgia: Loria, Okriashvili, Grigalava, Kashia, Amisulashvili, Khizanishvili, Kankava, Daushvili, Targamadze, Ananidze, Mchedlidze.
Espainia: Casillas; Arbeloa, Ramos, Pique, Alba; Busquets, Xavi Hernández, Xabi Alonso, Silva, Pedro; eta Torres.
Epailea: Svein Oddvar Moen (Bul).
Futbol-zelaia: Boris Paichadze.
Ordua: 19.30