Futbola
Ikerketa
Atletico Madrilen eta Malagaren zorrak ikertuko ditu UEFAk
Erredakzioa
Sarien ordainketa atzeratzea adostu du UEFAk, talde horiek langileekin, gainerako klubekin eta zerga-erakundeekin dituzten zorrak ikertu bitartean.
-
Radamel Falcao, Atletico Madrileko jokalaria. Artxiboko argazkia: EFE
Gaur argitaratutako komunikatuan, Kluben Finantza Kontrolerako batzordeko (CFCB) ikerketa sailak erabakia hartu duela azaltzen du UEFAk. Jean-Luc Dehaene Belgikako lehen ministro ohia da erakunde horretako presidentea.
2012ko abuztuan azken bilera egin eta gero, "beste taldeei edo langileei dirua zor zaiela eta zergak ordaindu gabe" daudela antzeman zuen CFCBko ikerketa sailak.
Irailaren 30
UEFAk ikertzen jarraituko du eta klubei zorrak kitatzea eskatu die irailaren 30 baino lehen.
Atletico Madril eta Malagaz gain, besteak beste, Borac Banja Luka, Sarajevo eta Zeljeznicar (Bosnia), CSKA Sofia (Bulgaria), Hajduk Split eta Osijek (Kroazia), Maccabi Netanya (Israel), Shkendija 79 (Mazedonia), Floriana (Malta), Buducnost Pogdorica eta Rudar Pjevlja (Montenegro), eta Portugalgo Sporting taldeek zorrak dituzte.