Itxi

Futbola

FC Bartzelona-Real Madril

Klasikoa urriaren 7an jokatuko da, 19:50ean

Erredakzioa

Bartzelonak eta Real Madrilek igande horretan jokatuko dute elkarren aurka Camp Noun. Partida ez da irekian eskainiko.

  • Ozil eta Puyol lehian iaz jokatutako Bartzelona-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak ostegun honetan jakinarazi ditu BBVA Ligako zazpigarren jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak.

Bartzelonak eta Real Madrilek elkarren aurka jokatuko dute zazpigarren jardunaldian, eta Klasikoaren data urriaren 7a izango da. Partida 19:50ean hasiko da Camp Nou zelaian.

Zazpigarren jardunaldi honetan ostirlean jokatuko da irekian eskainiko den partida. Celta eta Sevilla izango ditu protagonista partida horrek.

Zazpigarren jardunaldiko ordutegiak:

Urriaren 5a, ostirala:

Celta-Sevilla (21:30ean, irekian eskainiko den partida)

Urriaren 6a, larunbata:

Rayo Vallecano-Deportivo (16:00etan)
Valladolid-Espanyol (18:00etan)
Zaragoza-Getafe (20:00etan)
Betis-Reala (22:00etan)

Urriaren 7a, igandea:

Levante-Valentzia (12:00etan)
Mallorca-Granada (16:00etan)
Athletic Club-Osasuna (18:00etan)
FC Bartzelona-Real Madril (19:50ean)
Atletico Madril-Malaga (21:30ean)