Futbola
Igandean 19:50ean
Barça eta Real Madril indartuta helduko dira "Klasiko"ra
Erredakzioa
Tito Vilanovaren taldeak markagailuari buelta eman zion Sanchez Pizjuanen (2-3) eta zuriek gol zaparrada lortu zuten, etxean, Deportivoren aurka.
-
Real Madril, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelona eta Real Madril indartuta helduko dira igande honetan jokatuko duten "Klasiko"ra. Katalanek sufritutako garaipena lortu zuten Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen (2-3), eta zuriek gol-zaparrada lortu zuten Deportivoren aurka (5-1), Santiago Bernabeun.
Sanchez Pizjuanen, 2-0 aurreratu zen Sevilla, baina partidako azken minutuetan markagailuari buelta eman zion Barçak. Bernabeun, Deportivok estreinatu zuen markagailua, baina garaipena etxekoentzat izan zen. Cristiano Ronaldok hat-trick-a lortu zuen.