Itxi

Futbola

98.000 kartoi mehe

Senyeraren mosaiko erraldoi bat egingo du Camp Nouk klasikoan

Erredakzioa

98.000 kartoi meherekin egingo duten mosaikoak Kataluniako senyera eta Barça hitza izango ditu protagonista.

  • Diadako manifestaldi jendetsuan erabilitako senyera erraldoia. EFE

    Diadako manifestaldi jendetsuan erabilitako senyera erraldoia. EFE

Real Madrilen kontrako klasikoan, igande honetan, Camp Nouk senyeraren mosaiko erraldoia egingo du. 98.000 kartoi meherekin egingo duten mosaikoak Kataluniako senyera eta Barça hitza izango ditu protagonista.

Kataluniako taldeak jakitera eman duenez, horrela partida hasieran jokalariei harrera egingo diete Camp Nouko jarraitzaileek.

Esangura bereziko norgehiagoka izango da; izan ere, plataforma askok Camp Noura bandera independentistak eramateko deia egin dute.

Partida handien atarian Bartzelonako futbol-zelaiak mosaikoak egin ohi ditu. Aurreneko mosaikoa duela 20 urte egin zuten, Barça hitzarekin.