Itxi

Futbola

Igandean 18:00etan

Tentsio handiko derbia San Mamesen

Erredakzioa

Athleticek eta Osasunak indarrak neurtuko dituzte igande honetan Bilbon (18:00). Puntu bakarreko aldea dago sailkapen nagusian zuri-gorrien eta gorritxoen artean.

  • Athletic-Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athletic-Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek eta Osasunak tentsio handiko derbia jokatuko dute igande honetan San Mamesen (18:00etan). Biek beharrezkoak dituzte jokoan izango diren hiru puntuak.

Athleticen egoera makala da, berdegunean eta baita berdegunetik kanpo ere. Ander Herreraren sendatzea izan da Marcelo Bielsa teknikariak aste honetan izan duen albisterik onena.

Talde zuri-gorriaren hasierako hamaikakoan Borja Ekiza izango da nobebade bakarra. Jokalari nafarrak zigortuta dagoen Fernando Amorebietaren lekua hartuko du.

Osasunak, bestalde, hiru puntuak izango ditu helburu Bilbon. Levantaren aurka, aurreko jardunaldian, lortutako garaipenak konfiantza eman dio talde gorritxoari.
Sailkapen nagusiko azkenaurreko postuan da Osasuna. Etxetik kanpo ez dute punturik batu gorritxoek, denboraldi honetan.



Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Castillo; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Muniain, Ander Herrera; eta Aduriz.

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Lolo eta Damia; Puñal, Annan; Sisi, Armenteros, Nino; eta Llorente.

Epailea: Gonzalez Gonzalez
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 18.00.