Itxi

Futbola

Errege Kopa

Reala eta Osasuna elkarren aurka ariko dira Kopako final-laurdenetan

EITB Media

Txuri-urdinen eta gorritxoen arteko Errege Kopako final-laurdenetako derbia Reale Arenan jokatuko da, otsailaren 4, 5 edo 6an.

  • Errege Kopa

    Errege Kopako final-laurdenetako zozketako irudia. Argazkia: EFE

Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak zozkatu dira astelehen honetan, urtarrilaren 20an, Espainiako Futbol Federazioaren Futbolaren Hirian (Las Rozas, Madril). Neurketak otsailaren 4, 5 eta 6an jokatuko dira.

Zozketak derbia utzi digu final-laurdenetarako; izan ere, Reala eta Osasuna nor baino nor gehiago ariko dira finalerdietarako txartela jokoan izango dutelarik. Norgehiagoka Reale Arenan (Donostia) jokatuko da, zozketan txuri-urdinen bola gorritxoena baino lehen atera baita.

Hauexek dira beste hiru kanporaketak: Valentzia-Bartzelona, Leganes-Real Madril eta Atletico Madril-Getafe.

Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak:

Valentzia - Bartzelona

Leganes - Real Madril

Atletico Madril - Getafe

Reala - Osasuna