Futbola
Hiru urterako
Aston Villak Natalia Arroyo fitxatu du entrenatzaile bezala
EITB MEDIA
Realean lau urte igaro ondoren, Arroyo Ingalaterrako taldearen entrenatzaile berria izango da.
-
Natalia Arroyo. Irudia: Aston Villa
Natalia Arroyok hiru urte eta erdiko kontratua sinatu du, lan-baimena noiz onartuko zain.
Arroyok lau denboraldi egin zituen Realean, eta talde txuri-urdinarekin Ligako bigarren postu bat, Erreginaren Kopako final bat eta Txapeldunen Ligarako sailkapen bat lortu zituen.
Arroyok larunbatean zuzenduko du lehen aldiz Aston Villa, Chelsea liderraren aurkako partidan.