Futbola
Espainiako Superkopa
Bartzelonak bere bosgarren Superkopa irabazi du (5-0)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kataluniarrek Real Madrili irabazi diote Caroline Graham, Ewa Pajor (2), Patri Guijarro eta Alexia Putellasen golei esker.
-
Bartzelona, Superkopako txapeldun. Argazkia: EFE
Bartzelonak Real Madril gainditu du igande honetan Espainiako Superkopako finalean (5-0), bosgarren aldiz txapelketaren jabe izateko.
Merengeak defendatzeko jarrerarekin eta jokorako tarte gutxirekin atera dira, katalanen nagusitasunaren aurrean. Ordu erdia pasata, Caroline Grahamek markagailua estreinatu du, aurrealdetik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin.
Hortik aurrera, ez da Barça geldiarazteko modurik egon. Pajor poloniarra Mezaren ate aurrean jarri da lehen zatia erabakita uzteko bi gol gehiagorekin (2-0, 37. minutuan eta 3-0, 48. minutuan).
Aldageletatik bueltan, Patri Guijarro erdilariaren areaz kanpoko gol eder batek burumakur utzi du Alberto Torilen taldea (4-0). Alexia Putellasek ginga jarri dio partidari, buruz sartutako gol batekin (5-0).
Fitxa teknikoa:
5-Bartzelona: Cata Coll, Ona Batlle (Jana Fernandez, 78. min), Irene Paredes, Maria Leon, Fridolina Rolfö (Esmee Brugts, 65. min), Patri Guijarro (Keira Walsh, 85. min), Alexia Putellas, Aitana Bonmati, Caroline Graham (Salma Paralluelo, 65. min), Ewa Pajor, Claudia Pina (Vicky López, 78. min).
0-Real Madril: Misa Rodriguez, Antonia Silva, María Mendez, Maelle Lakrar, Olga Carmonam, Sandie Toletti, Caroline Weir (Athenea del Castillo, 67. min), Filippa Angeldahl, Alba Redondo (Eva Navarro, 66. min), Signe Bruun (Teresa Abelleira, 79. min), Linda Caicedo.
Golak: 1-0, 31. min: Caroline Graham; 2-0, 37. min: Ewa Pajor; 3-0, 45+4. min: Ewa Pajor; 4-0, 62. min: Patri Guijarro; 5-0, 85. min; Alexia Putellas.
Epailea: Olatz Rivera Olmedo. Txartel horia atera die Sandie Toletti eta Jana Fernandez jokalariei.