Itxi

Futbola

Kontratu berritzea

De la Fuentek Espainiako hautatzaile karguan jarraituko du 2028ra arte

EITB Media

Luis De la Fuente Espainiako gizonezkoen selekzioko hautatzaileak kontratua berritu du Espainiako Futbol Federazioarekin. Hiru urte gehiagoz jarraituko du karguan.

  • Luis De la Fuente

    Luis De la Fuente. Argazkia: EFE

Luis De la Fuentek gizonezkoen Espainiako futbol selekzioa zuzentzen jarraituko du 2028ra arte. Errioxarrak hiru urte gehiagoz berritu du Espainiako Futbol Federazioarekin lotzen duen kontratua.

De la Fuente 2013aren hasieran iritsi zen Espainiako Futbol Federazioaren organigramara, eta 2022ko abendutik da gizonezkoen selekzio nagusiko hautatzailea. 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketaren ostean Luis Enrique Martinez ordezkatu zuen karguan.

Espainiako selekzio nagusiko hautatzailea denetik De la Fuentek 2023ko Nazioen Liga eta 2024ko Alemaniako Eurokopa irabazi ditu.