Itxi

Futbola

Fitxaketa

Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du

EITB MEDIA

Jokalari gasteiztarra Barakaldon aritu da denboraldi honetan, talde babazorroak utzita.

  • Jon Uriarte eta Marona Sannadi. Argazkia: Athletic Club

    Jon Uriarte eta Marona Sannadi. Argazkia: Athletic Club

Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du 2029ko ekainaren 30era arte, klub zuri-gorriak gaur iragarri duenez. Denboraldi honetan, Barakaldon aritu da, 1. RFEF mailan, talde babazorroak utzita. 

Sannadi Gasteizen jaio zen, 2001eko otsailaren 1ean, eta Ariznabarran hasi zen futbolari gisa; gero, San Ignaciok fitxatu zuen, eta, ondoren, Alaves B-n aritu zen.

2024-25 denboraldian, Barakaldon jokatu du, utzita, eta maila ona eman du Bizkaiko taldean.