Futbola
Europa Liga
Reala - Manchester United eta Erroma - Athletic, Europa Ligako final-zortzirenetan
EITB MEDIA
Athleticek San Mamesen jokatuko du itzuliko partida; Realaren kanporaketa, berriz, Old Trafford estadioan erabakiko da.
-
Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketak. Argazkia: EFE
Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketak zozkatu dira gaur: Realak Manchester United izango du aurkari, eta Athleticek Erroma gainditu beharko du aurrera egiteko.
Kanporaketako partidak martxoaren 6an (joanekoa) eta 13an (bueltakoa) izango dira. Reala-Manchester United norgehiagoka 18:45ean jokatuko da, Reale Arenan; Erroma-Athletic partida, berriz, 21:00etan. Ernesto Valverderen taldeak San Mamesen jokatuko du itzuliko neurketa, 18:45ean; eta talde txuri-urdinak, ostera, Old Trafforden, 21:00etan.
Imanol Alguacilen taldeak Manchester United kanporatzen badu, final-laurdenetan (apirilaren 10ean eta 17an), Olympique Lyon edo Errumaniako FCSB taldea izango du aurkari.
Athleticen kasuan, Erroma paretik kenduz gero, talde zuri-gorriak Rangers edo Jose Mourinhoren Fenerbahçe izango du zain hurrengo fasean.
Bi euskal taldeak koadroaren alde berean daude kokatuta, eta balizko finalaurrekoan (maiatzaren 1ean eta 8an) egingo lukete topo elkarrekin.
Europa Ligako finala maiatzaren 21ean izango da, San Mamesen.

Hauxe de Europa Ligako ibilbidea, San Mameseko final handira arte. EFE
Hauek dira final-zortzirenetako kanporaketak:
Bodo Glimt-Olympiakos
Fenerbahçe-Rangers
Ajax-Eintracht Frankfurt
Steaua Bukarest-Lyon
AZ Alkmaar-Tottenham
Reala-Manchester United
Viktoria Pilsen-Lazio
Erroma-Athletic