Itxi

Futbola

Lesionatuak

'FIFA birusak' gogor jo du Real Madril

Erredakzioa

Marcelo, Arbeloa eta Coentrao Celtaren aurka jokatzeko baja izango dira, eta Benzemaren eta Khediraren parte hartzea azkenengo unera arte zalantza izango da.

  • Benzema eta Juanfran. Argazkia: EFE

    Benzema eta Juanfran. Argazkia: EFE

Real Madrilek Celtaren aurka jokatzeko bost gizon garrantzitsu galdu ditu, jokalariek haien selekzioekin lesioak izan baitituzte. Alvaro Arbeloa Frantziarekin aurkako neurketan lesionatu egin zen, eta Real Madrileko Coentrao eta Marcelo hegalariekin batera baja izango da. Gainera, Karim Benzemak ezker belaunean min hartu zuen, eta berdegunea utzi behar izan zuen. Khedirak ezin izan zuen Alemaniarekin jokatu, erdilariak gainkarga garrantzitsua baitu.

David Silvak (Manchester City) ere zelaia lesionatuta utzi behar izan zuen, eta Pepe Reina (Liverpool) atezainak atsedenaldian min hartu zuen.