Itxi

Futbola

En Oviedo

Xavik eta Casillasek Asturiaseko Printzearen Saria jaso dute Oviedon

Erredakzioa

Epaimahaiak kiroltasun eta adiskidetasun eredu direlako erabaki zuen saria bi jokalari hauei ematea.

  • Xavi Hernandez eta Iker Casillas. Argazkia: EFE

Iker Casillasek eta Xavier Hernandezek ostiral honetan jaso dute Asturiasko Printzaren Kiroletako Saria Oviedon. Bi futbolariak kiroltasun eta adiskidetasun eredu direlako jaso dute sari hau. Argudio horiek eman zituen behintzat epaimahaiak.

Bartzelonako erdilaria eta Real madrileko atezaina Joseph Blatter FIFAko presidenteak proposatu zituen saria irabazteko hautagai gisa. “Adiskidetasuna eta kiroltasuna adierazten dute, euren taldeek duten lehia bortitzaren gainetik”, esan zuen Blatterrek.

Xavik eta Casillasek 2010. urtean ere jaso zuten sari hau Espainiako selekzioko kide bezala. Espainiak Munduko Kopa irabazteagatik jaso zuen saria. Asturiaseko Printzearen Sariak dituen 32 urteetan, saria birritan jaso duten bakarrak dira Xavi Hernandez eta Iker Casillas.