Futbola
Errege Kopa
Alavesek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka
Erredakzioa
Talde arabarra eta zale babazorroak ilusio biziz daude. Zailtasunetan jarri nahi dute iazko Errege Kopako txapelduna. Partida Mendizorrotzan jokatuko da, 22:00etan.
Natxo Gonzalez entrenatzaileak Lucianoren (defentsa) eta Juanmaren (aurrelaria) bajak izango ditu, zigortuta baitaude. Miki eta Ruben Negredo min hartuta daude, eta, ondorioz, Borja Viguera izango da taldeko aurrelaria Barçaren aurka.
Talde arabarra Bigarren B Mailako II. multzoko liderra da, eta Errege Kopan Catarroja, Atletico Sanluqueño eta Huracan Valencia taldeak kanporatu ditu.
Bartzelonak, bestalde, emaitza erosoa lortzea du helburu, itzulerako partida lasaiago jokatzeko. Messi, Xavi Hernandez, Víctor Valdes, Jordi Alba eta Pedro Rodriguez deialditik at utzi ditu Tito Vilanovak.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Miguel; Oscar Rubio, Agustin, Javi Hernandez, Manu Garcia; Jaume, Beobide; Guzman, Jonan, Sendoa; Viguera.
Bartzelona: Pinto; Alves, Bartra, Mascherano, Adriano; Song, Dos Santos, Sergi Roberto; Tello, Villa eta Alexis.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes.
Zelaia: Mendizorrotza.