Futbola
Objektuak jaurtitzeagatik
2.000 euroko isuna Alavesi eta Mendizorrotza ixteko ohartarazpena
Erredakzioa
Bartzelonaren aurkako Errege Kopako partidan zelaira objektuan botatzeagatik, halako ekintzak ez aurreikusteagatik, eta jaurti zuen pertsona ez identifikatzeagatik zigortu dute talde arabarra.
-
Pinto belauniko geratzen da harmailetatik botatako objektu batek buruan jota. Argazkia: EFE
2.000 euroko isunarekin, eta Mendizorrotza ixteko ohartarazpenarekin zigortu du Alaves Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Lehiaketa Batzordeak.
Bartzelonaren aurka jokatutako Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan objektu batek Pinto atezaina jo zuen. Aktak dioenez, “partidako 51. minutuan harmailetatik jaurtitako objektu batek atezina jo zuen, eta atentzio medikuak behar izan zituen. Harmailetetik objektu ugari jaurti ziren zelaira”.
Lehiaketa Batzordearen ustez, Alavesek ez zuen egoera aurreikusi, eta ez zuen objektua jaurti zuen pertsona identifikatzea lortu. Gertakaria larritzat jo du Lehiaketa Batzordeak.