Itxi

Futbola

LFP sariak

Xabi Alonso izendatu dute 2011-2012. denboraldiko erdilari onena

Erredakzioa

Messirentzat izan da jokalari onenaren saria. Casillasek izendatu dute atezain onena, Sergio Ramosek defentsa onenarena, Iniestak erasoko erdilariarena, eta Guardiola izan zen entrenatzaile onena.

  • Xabi Alonso, 2011-2012. denboraldiko erdilari onena izendatu du Futbol Liga Profesionalak. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak 2011-2012. denboraldiko LFP sariak eman zituen, iragan denboraldiko jokalari onenak saritzeko. Sari banaketaren laugarren edizioa izan da aurtengoa.

Real Madril eta Deportivo izan ziren 2011-2012. denboraldiko talderik onenak. Bata BBVA Ligako txapelduna izan zen, eta, bestea Adelante Ligako txapelduna. Lionel Messik jaso zuen 2011-2012. denboraldiko jokalari onena.

Iker Casillasek jaso zuen atezain onenaren saria, Sergio Ramosentzat izan zen defentsa onenaren saria, Xabi Alonso tolosarrak erdilari onenaren saria jaso zuen, eta Iniestarentzat izan zen erasoko erdilari hoberenaren saria.

Carles Puyolek jaso zuen joko garbiaren garaikurra, eta Isco izendatu zuten 2011-2012. denboraldiko errebelazioa.

Sarituak:

BBVA Liga

Jokalari onena: Leo Messi (Bartzelona)
Entrenatzaile onena: Pep Guardiola (Bartzelona)
Atezain onena: Iker Casillas (R. Madril)
Defentsa onena: Sergio Ramos (R. Madril)
Erdilari onena: Xabi Alonso (R. Madril)
Erasoko erdilari onena: Andres Iniesta (Bartzelona)
Aurrelari onena: Leo Messi (Bartzelona)
Joko Grabia: Carles Puyol (Bartzelona)
Errebelazioa: Francisco Alarcon Isco (Malaga)

Adelante Liga

Jokalari onena: Juan Carlos Valeron (Deportivo)
Entrenatzaile onena: Jose Luis Oltra (Deportivo)
Atezain onena: Dani Aranzubia (Deportivo)
Defentsa onena: Marc Bartra (Bartzelona B)
Erdilari onena: Alex Lopez (Celta)
Erasoko erdilari onena: Andres Guardado (Deportivo/Valentzia)
Aurrelari onena: Iago Aspas (Celta)
Joko Grabia: Miguel Angel Garcia "Corona" (UD Almeria)
Errebelazioa: Javi Hervas (Kordoba/Sevilla).