Itxi

Futbola

Nazioen Liga

Simon, Nico Williams, Remiro, Zubimendi eta Oyarzabal, Espainiako Selekzioaren deialdian

Agentziak | EITB Media

Espainiak Herbehereen aurka neurtuko ditu indarrak Nazioen Ligako final-laurdenetan. Joaneko partida Rotterdamen jokatuko du martxoaren 20an, ostegunean, eta itzulikoa Valentzian, Mestallan, hilaren 23an.

  • Mikel Oyarzabal, Nico Williams eta Lamine Yamal gol bat ospatzen, Eurokopako finalean.

    Mikel Oyarzabal, Nico Williams eta Lamine Yamal gol bat ospatzen, Eurokopako finalean. Argazkia: EFE

Luis de la Fuente hautatzaileak Unai Simon eta Nico Williams Athleticeko jokalariak eta Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oyarzabal Realekoak sartu ditu Herbehereen aurkako Nazioen Ligako final-laurdenetako kanporaketarako deialdian.

Raul Asencio da zerrendaren berritasun nagusia, eta Robin Le Normand, Iñigo Martinez eta Ferran Torres ere itzuliko dira.

Espainiak Herbehereen aurka neurtuko ditu indarrak, Nazioen Ligako lauko finalean postu bat lortzeko. Joaneko partida Rotterdamen jokatuko du martxoaren 20an, eta itzulikoa Valentzian, Mestallan, hilaren 23an, igandean.

Nazioen Ligako final-laurdenetan Herbehereetako kanporaketarako Luis de la Fuenteren zerrenda honako hauek osatzen dute:

ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), David Raya (Arsenal/ING) eta Alex Remiro (Reala).

DEFENTSAK: Pedro Porro (Tottenham/ING), Oscar Mingueza (Celta), Robin Le Normand (Atletico Madril), Pau Cubarsi (Bartzelona), Iñigo Martinez (Bartzelona), Raul Asencio (Real Madril), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).

ERDILARIAK: Martin Zubimendi (Reala), Marc Casado (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG/FRA), Mikel Merino (Arsenal/ING), Alex Baena (Vila-real), Pedri (Bartzelona).

AURRELARIAK: Yeremy Pino (Vila-real), Lamine Yamal (Bartzelona), Nico Williams (Athletic Club), Dani Olmo (Bartzelona), Ayoze Perez (Vila-real), Ferran Torres (Bartzelona), Bryan Zaragoza (Osasuna), Alvaro Morata (Galatasaray/TUR), Mikel Oyarzabal (Reala), Samu Omorodion (Porto/POR).