Itxi

Futbola

Entrenatzaile berria

Joaquin Caparrosek Sevilla entrenatuko du, Garcia Pimientaren kargugabetzearen ostean

Agentziak | EITB Media

Athleticeko entrenatzaile ohiaren laugarren aroa izango da talde andaluziarren aulkian.

  • Joaquin Caparrosek bere laugarren aroa egingo du Sevillare aulkian. Irudioa: EITB Media.

    Joaquin Caparrosek bere laugarren aroa egingo du Sevillare aulkian. Irudioa: EITB Media.

Joaquin Caparrosek laugarren aroa egingo du Sevilla taldearen entrenatzaile lanetan, klubeko administrazio kontseiluak Xavi Garcia Pimienta entrenatzaiea kargutik  kentzea erabaki ostean. Caparrosen izendatzea klubak berak konfirmatu dio Efe albiste agentziari.

Sevillarek laugarren partida galdu zuten Ligan ostiralean, Valentziarekin 1-0 eginda. Emaitza ikusita, Jose Maria de Nido Carrasco presidenteak Garcia Pimienta kargutik kentzea erabaki zuen. Entrenatzaile kataluniarrak 36 puntu baino ez ditu lortu 31 jardunalditan, 9 partida irabazita, beste horrenbeste berdinduta eta 13 galduta.

Garcia Pimientak maiatzean utzi zion Las Palmas taldea entrenatzeari eta udan iritsi zen Sevillara, bi denboraldirako kontratua sinatuta. Urrian, eta ezustean, kontratua urtebetez luzatu zuen, nahiz eta orduan partida ofizialik irabazi gabe egon.

Horrela, Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaile ohiak bere laugarren aroa hasiko du Sevillaren aulkian. Aurretik, 69 urteko utrerarrak 2000 eta 2005 artean, eta 2017/18 eta 20018/19 denboraldietan zuzendu du talde andaluziarra.