Itxi

Futbola

Mano Menezesen ordez

Luiz Felipe Scolari, Brasilgo hautatzaile berria

Erredakzioa

2014ko Brasilgo Munduko Txapelketari begira, Scolarik selekzioko entrenatzaile kargua hartuko du, eta Carlos Alberto Parreira taldeko koordinatzailea izango da.

  • Scolari. Argazkia: EFE

    Scolari. Argazkia: EFE

Brasilgo futbol federakuntzak Luiz Felipe Scolarik Mano Menezesen tokia hartuko duela baieztatu du. Hautatzaile berriaren helburu nagusia 2014ko Munduko Txapelketan Brasil gidatzea izango da.

Gainera, Jose Maria Marin federakuntzako presidenteak Carlos Alberto Parreira selekzioko koordinatzaile gisa jarri du.

"Brasilgo futbolarentzat onena izango dela uste dugu. Selekzioko helburu nagusia etxeko Munduko Txapelketa izango da, eta Scolari entrenatzaile egokia dela uste dugu", azaldu du Marinek.