Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia maiatzaren 11n jokatuko da, 18:30ean, San Mamesen

EITB Media

Zuri-gorriek eta Babazorriek maiatzaren 11, igandean, jokatuko dute EA Sports Ligako 35. jardunaldiko euskal derbia. Egun berean Betis-Osasuna partida jokatuko da, 21:00etan. Bestalde, Realak Atletico Madrili egingo dio bisita maiatzaren 10ean, 21:00etan.

  • Alaves vs Athletic Club

    Ligako lehen itzuliko Alaves vs Athletic Club partidako irudia. Argazkia: EFE

2024-2025 EA Sports Ligak 35. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu astelehen honetan, apirilaren 21ean. Jardunaldia maiatzaren 9a eta 11 artean jokatuko da.

Maiatzaren 11n Athleticek eta Alaves euskal derbia jokatuko dute San Mamesen, 18:30ean. Horrez gain, egun berean, Osasunak Betis izango du aurkari Benito Villamarinen, 21:00etan.

Bestalde, maiatzaren 10ean, Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Metropolitanon, 21:00etan.

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Maiatzak 9, ostirala:

Las Palmas-Rayo Vallecano (21:00etan)

Maiatzak 10, larunbata:

Valentzia-Getafe (14:00etn)

Celta-Sevilla (16:15ean)

Girona-Vila-real (18:30ean)

Mallorca-Valladolid (18:30ean)

Atletico Madrid-Reala (21:00etan)

Maiatzak 11, igandea:

Leganes-Espanyol (14:00etan)

Bartzelona-Real Madril (16:15ean)

Athletic Club-Alaves (18:30ean)

Betis-Osasuna (21:00etan)