Itxi

Futbola

Ofiziala

Julen Lopetegui, Qatarko selekzioaren hautatzaile berria

EITB Media

Euskal entrenatzaileak bi urterako kontratua sinatu du, eta Qatarko selekzioa 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzea izango du helburu. Luis Garcia ordezkatu du karguan.

  • Julen Lopetegui

    Julen Lopetegui. Argazkia: @QFA

Julen Lopetegui da Qatarko futbol selekzioaren hautatzaile berria, Qatarko Futbol Federazioak ostegun honetan, maiatzaren 1ean, ofizial egin duenez. Euskal teknikariak Luis Garcia ordezkatuko du karguan.

Lopeteguik bi urterako kontratua sinatu du, eta 2026ko Munduko Txapelketarako sailkapena lortzea izango du helburu. Qatarko hautatzaile gisa jokatuko duen lehen partida ekainaren 5ean izango da; etxean jokatuko du Iranen aurka. Bost egun geroago, ekainaren 10ean, etxetik kanpo jokatuko du Uzbekistanen kontra.