Futbola
Alemanian
Bayern Munich taldeak Bundesliga irabazi du; eta Harry Keanek badu bere lehen titulua
Agentziak | EITB MEDIA
Historiako 33. liga txapelketa irabazi du Kompanyk zuzendutako taldearek. Aurrelari ingelesak, aldiz, bere lehen titulua irabazi du, 12 urteko ibilbide profesionala eginda.
-
Kane eta taldekideak, euren zaleak agurtzen. Argazkia: Efe.
Bayern Leverkusenek, Friburgorekin bina eginda, Bayer Munichek Bundesliga irabazi du, matematikoki, igande honetan. Municheko taldeak lortzen duen 33. liga da. Horri esker, Harry Keane aurrelariak ere lehen titulua irabaztea lortu du, 12 urteko ibilbide profesionalaren eginda.
Jokalari ingelesak 517 partida ofizial (428 Tottenhamen, eta 89 Bayernen) behar izan ditu lehenengoz garaikur bat irabazteko. Titulua Munichen ospatuko du, Leipzigen zelaian ez zuen eta egiterik izan, Yussuf Poulsenek 94. minutuan berdinketa lortu zuelako (3-3).
Egoera horrek Keanen "madarikazio" sentsazioa hauspotu zuen, 12 urteko ibilbide profesionalean ez duelako, gaur arte, titulurik irabazi.
Aurrelaria lesionatuta dago eta harmailetatik ikusi zuen larunbateko partida, zaplaztekoa hartu zuen zelaira titulua ospatzeko prest zegoela Poulsenek berdinketa lortu zuenean.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿
— FC Bayern München Español (@FCBayernES) May 4, 2025
Por nuestro club, por nuestra afición, por nuestra ciudad ¿¿¿#MiaSanMeister pic.twitter.com/nFluiybkHN