Itxi

Futbola

Euskal Selekzioak

Emakumezkoen 14 eta 16 urtez azpiko Euskal Selekzioak, nagusi Erkidegoen arteko txapelketan

EITB Media

Garaipen bikoitz historikoa lortu dute 16 eta 14 urtez azpiko emakumezkoen taldeek Erkidegoetako Selekzioen Txapelketan. Euskal Selekzioa lehenengoz izan da txapeldun bi kategorietan aldi berean.

  • Euskal Selekzioa

    14 eta 16 urtez azpiko Euskal Selekzioak, garaikurrekin. Argazkia: Euskal Futbol Federazioa

Emakumezkoen 14 eta 16 urtez azpiko Euskal Selekzioak dira Erkidegoen Selekzioen Txapelketako txapeldunak. Hala, bada, garaipen bikoitz historikoa lortu dute, bi kategorietako taldeek aldi berean txapelketa hau irabazten duten lehen aldia baita.

14 urtez azpiko Euskal Selekzioak Madrilgo selekzioa menderatu du finalean, luzapenean Jone Tejadak sartutako golari esker. Finalean, Euskal Herriko taldea Galiziari gailendu zitzaion.

Horrez gain, 16 urtez azpiko Euskal Selekzioa Kataluniari nagusitu zaio finalean. Uzuri Cadenatok lehen zatian sartutako golak erabaki du finala. Euskal Herriko taldeak Valentziako Erkidegoko selekzioa hartu zuen mendean finalerdietan.