Itxi

Futbola

Denboraldia bukatu arte

Ernesto Valverde, Valentziako entrenatzaile berria

Erredakzioa

Athleticeko teknikari eta jokalari ohiak Mauricio Pellegrinoren lekua hartu du, denboraldia bukatu arte. Valverde lehenbailehen jarriko da taldea zuzentzen.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Valentziak eta Ernesto Valverdek akordioa sinatu dute, eta Athleticeko jokalari eta teknikari ohiak Mauricio Pellegrinoren lekua hartuko du, 2013ko ekainaren 30era arte.

Valverde gaur arratsaldean aurkeztuko dute, eta lehenbailehen jarriko da taldea zuzentzen. Valentziak Realaren aurka 2-5 galdu ondoren, klubak Pellegrino kargutik kentzea erabaki zuen, eta Ernesto Valverdek haren tokia hartuko duela jakinazari du.

Athleticeko jokalaria eta entrenatzaile izateaz gain, Valverdek Espanyol (2006-2008) Olinpiakos (2008-2009 eta 2010-2012), eta Vila-real (2009-2010) zuzendu ditu.