Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Ligako azken jardunaldiko Alavesen eta Osasunaren arteko derbia maiatzaren 24an jokatuko da, 21:00etan

EITB Media

Babazorroak matematikoki salbatuta daude eta hurrengo denboraldian ere Lehen Mailan izango dira; gorritxoek, aldiz, Europa Ligara edo Konferentzia Ligara sailkatzea izango dute jokoan. Egun berean, Real Madril-Reala jokatuko da, 16:15ean. Athletic-Barça norgehiagoka, hilaren 25ean, 21:00etan.

  • Osasuna vs Alaves

    EA Sports Ligko lehen itzuliko Osasuna vs Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

2024-20025 EA Sports Ligako 38. jardunaldia maiatzaren 23tik 25era artean jokatuko da. Europa Ligarako eta Konferentzia Ligarako txartel bana egongo da jokoan azken jardunaldian, baita mailari eusteko azken plaza ere.

Maitzaren 24an, Alavesek eta Osasunak derbia jokatuko dute Mendizorrotzan, 21:00etan. Babazorroek lortu dute jada mailari eustea, eta ez dute ezer izango jokoan; gorritxoek, aldiz, Europa Ligara edo Konferentzia Ligara sailkatzeko aukera izango dute. Egun berean, Realak Real Madrili egingo dio bisita Bernabeun; neurketa 16:15ean hasiko da. Merengeek eta txuri-urdinek ez dute ezer jokoan, Real Madrilek bigarren amaituko baitu EA Sports Liga, eta Realak ez duelako Europako txapelketara joateko sailkatzeko aukerarik.

Horrez gain, hilaren 25ean (igandea), Athletic-Bartzelona norgehiagokak emango dio amaiera 2024-2025 sasoiari. Partida 21:00etan hasiko da, San Mamesen. Zuri-gorriek bermatuta dute laugarren postua eta blaugranak Ligako txapeldunak dira.

38. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Maiatzak 23, ostirala:

Betis - Valentzia (21:00etan)

Maiatzak 24, larunbata:

Real Madril - Reala (16:15ean)

Leganes - Valladolid (18:30ean)

Espanyol - Las Palmas (18:30ean)

Getafe - Celta (21:00etan)

Rayo Vallecano - Mallorca (21:00etan)

Alaves - Osasuna (21:00etan)

Maiatzak 25, igandea:

Vila-real - Sevilla (16:15ean)

Athletic Club - Bartzelona (21:00etan)